16 URTETIK GORAKOENTZAKO EUSKARA IKASTAROAK ANTSOAINEN

 Hemen: Berriak, Euskara

Eguesibarko Udalak, bere Euskara Zerbitzuaren bidez, abian dauka euskalduntze kanpaina berria, Nafarroako beste udal eta mankomunitate askorekin batera. Hizkuntza ikastearen onurei buruz hitz egiteaz gain, euskarak eta euskaltegiek ematen dizkizuten bizitzaz gozatzeko aukeren berri eman nahi dizute.

Aukera zabala dute 16 urtetik gorakoek euskara ikasteko, bai Nafarroa osoan eta baita Iruñerrian ere. Ongi prestatutako euskaltegiak ditugu, esperientzia handiko profesionalekin. Ikastaro aukera zabala dute, eta, horrekin batera, taldeko bizipen aberasgarriak eskaintzen dizkiete ikasleei. Eguesibarren hainbat talde eskaini dira, Zubiarte euskaltegiak emanak beraz, ekin eta gozatu euskaltegian!

www.elaide.eus atarian informazio zabalagoa aurkituko duzu eta euskara ikasten laguntzeko baliabide asko.

Gogoan izan Eguesibarko Udalak euskara ikasteko laguntzak ematen dituela eta, edozein zalantzetarako, Euskara Zerbitzura jo dezakezula.

 

948331611 – 697164609    Eposta: euskera@egues.es