18 establezimenduk hartzen dute parte Eguesibarko Udalak antolatutako Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren 8. edizioan
Epaimahaiak lau sari banatuko ditu: erakusleiho komertzialena, gabonetako erakusleiho onena, osotasun estetiko onena eta espazioaren aprobetxamendu hoberena.
Irabazle guztiek 300 euro jasoko dituzte, publizitate-ekintzaz gain.
Gainera, herritarrek beren erakusleiho gogokoenen aldeko botoa eman ahal izango dute Udalaren web gunean.
Erakusleiho parte-hartzaileak urtarrilaren 7ra arte egongo dira ikusgai, eta, denbora horretan, herritarrek “Bilatu desberdintasuna” jokoan parte hartu ahal izango dute erakusleiho bakoitzean ezkutatuta dagoen irudiarekin.
Yincanan eta herri-bozketan parte hartzen duten guztiek erosketa-txartelak irabazten ahalko dituzte parte hartzen duten establezimenduetan gastatzeko.
Erakusleihoen bozketan parte hartzeko, esteka honetan eman daiteke botoa:
https://valledeeguesparticipa.com/participa/escaparates-erakusleihoak/