25N EGITARAUA, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Urtero bezala, Eguesibarko Udalak hainbat jarduera antolatzen ditu Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, eta Nafarroako Berdintasun Teknikarien Sareak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin (NUKF) elkarlanean, egindako kanpainarekin eta adierazpen instituzionalarekin bat egiten du.
(ADIERAZPENA HEMEN KLIKATUZ DESKARGATU)
Aurten, lema honakoa da: “Ez da antzerkia, indarkeria bikarioa da”, eta sormenak Liébana Goñi Yárnoz ilustratzaile eta diseinatzailearen eskutik datoz. Indarkeria bikarioa indarkeriaren forma bat da, non bikotekideak edo bikotekide ohiak seme-alabak erasotzen dituen amarengan mina eragiteko helburuarekin. Lema honekin azpimarratu nahi da indarkeria bikarioak gizartearen konplizitatea ere baduela; emakumeak etengabe zalantzan jartzen ditu, autoritatea ukatzen die eta euren hitza zalantzan jartzen du.
Aurtengo 25N-an, berrikuntza gisa, eta ahalik eta pertsona gehienengana iristeko asmoz, kanpainak adierazpena gaztelaniaz eta euskaraz barne hartzen du, irakurketa errazaren formatuan.
Horrez gain, Eguesibarko Feministak taldeak azaroaren 25ean, 18:30ean, Pinuaren plazan deitutako kontzentraziora joateko gonbidapena egiten dizuegu.
25N EGITARAUA EGUESIBARKO UDALA:
- EKITALDI INSTITUZIONALA
Azaroak 25, astelehena, 12:00etan.
Eguesibarko Udal Musika Eskolako (pianoa eta ahotsa) musika-emanaldi batekin eta Félix Garrido Berrintegiko erabiltzaileen parte-hartzearekin. Hauek monolito bat egingo dute eta sentsibilizazio-materiala banatuko dute. - LORE ESKAINTZA
Azaroak 25, astelehena, 17:30etan.
Sarrigurengo Azaroaren 25 Pasealekuan. - ESNATUZ: Tailerra
Azaroak 12, 19, 26 eta abenduak 10, 16:30etik 19:30era FAZn.
Emailea: Pía Alvero. - PUNTU BELTZEN MAPAREN AURKEZPENA
Azaroak 19, 18:00etan.
Eguesibarko Udalaren Osoko Bilkuren Aretoan. - Informazioaren bilketa, tailerrak, inkestak eta elkarrizketak barne hartzen dituen ikerketa luze baten ondoren, Eguesibarko Puntu Beltzen Mapa aurkezten dugu. Sarrera doakoa da.
- EZ DAGO ASKATASUNIK BERDINTASUNIK GABE: Tailerra
Azaroak 27, 17:00etan.
Gazteriaren Etxean. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendua.
Emailea: Ehuleak elkartea.
Izena emateko: igualdadberdintasuna@egues.es helbidean, azaroaren 24a baino lehen. Doakoa. - A25 MARRAZKI LEHIAKETAREN IV. EDIZIOA
6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua. Oinarriak albiste honetan erantsita daude. (OINARRIAK HEMEN KLIKATUZ DESKARGATU)