Elizak Erdi Aroko egitura dauka, XIII. mendekoa. 1555ean eta 1558an eranskinak egin zizkioten.
Oin laukizuzena du, lau tarte desberdin, burualde zuzena barne.
Elia Lakarri mendiaren magaletan dago, eta lehenago bezala, orain ere, jendea nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi da. Ez da ia aldaketarik izan duela bi menditik baino gehiagotik hona, eta hirigintza-garapena ez da iritsi harrizko eta zurezko etxeen eremuraino.
Eliako Jasokundearen eliza XIII. mendean eraiki zen. Nabea lau tartetan zatitua dago, eta bakoitzak bere egikera dauka. Hori, bereziki, estalkian ikusten da, arras irregularra baita, zeren, parpain-arku batzuk erdi-puntukoak baitira, eta beste batzuk, berriz, zertxobait zorrotzak.
Bitxia bada ere, elizak bi sakristia ditu. Zaharrena, burualdearen albo batean dago, eta burualdetik sakristia hartara sartzen da. Sakristia berria, berriz, burualdearen bukaeran hasten da. Elizaren kanpoaldeari eite trinkoa dario, harlandu txikiek eraginda. Silarri horietatik dorrea altxatzen da.
Barnealdean, zilargintzako piezak dira nagusi; horien artean, herriko prozesio-gurutzea.