2019-2020KO HAURRENDAKO HEZIKETA
Etxeko lanetarako laguntza, jolasak, tailerrak eta beste hainbat jarduera, elkarbizitza eta bizi balioak sustatzeko. 2008 eta 2015 urteen artean jaiotako eta Eguesibarren erroldatutako haurrentzat.
2019ko irailaren 30etik 2020ko ekainaren 11ra. 17:00etatik 19:30era.
1.taldea: astelehen eta asteazkenak. 2.taldea: astearte eta ostegunak.
IZEN EMATE DATA:
- Plaza-eskaera WEB galdetegia betez irailaren 9tik 18ra. Lekuak zozketa bidez emanen dira. Onarpena SMS bitartez plazaratuko da.
- Izen-ematearen formalizazioa irailaren 23-26 bitarte egingo da, Familientzako Arreta Zentroan (FAZ) Urbasa Kalea 129 (Sarriguren). Izena emateko ordutegia10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era izango da (26an bakarrik 10:00etatik 13:00etara).