EGUESIBARKO UDALAK BAT EGITEN DU DIARIO DE NAVARRA FUNDAZIOAK ETA LA CAIXA GIZARTE EKINTZAK ANTOLATUTAKO “ERRONKA SOLIDARIOA: ZURE URRATSEN AZTARNA” EKIMENAREKIN

 Hemen: Kirola, Mugikortasuna eta Herritaren Segurtasuna

Herritarrek aukera izanen dute erronkan parte hartzeko esteka honen bidez: https://www.wefitter.com/register/valle-egues .

 

Ekimenaren helburua da enpresen eta herrien indarrak batzea Nafarroako herritar guztiei erronka bat proposatzeko, kirola egiteaz gain, bizimodu osasungarria ere izan dezaten, betiere arrazoi egoki baten alde.

Proposamena erraza da, parte-hartzaile guztien artean erroka gainditu behar da (650.000 km 8 asteko epean). Erronka lortuz gero, enpresek eta udalek konpromisoa hartuko dugu aurretiaz adostutako dohaintzak egiteko, parte-hartzaile bakoitzak hautatzen ahal dituen hainbat gizarte proiekturen onuran.

Horrez gain, erabiltzaile bakoitzeko bataz bestean kilometro gehien egiten dituzten herriek aukera izanen dute sari garrantzitsuak eskudirutan emateko (2.000 € lehenbizikoa; 1.000 € bigarrena; eta 500 € hirugarrena). Horiek guztiak udal bakoitzak hautatutako gizarte kausei laguntzeko bideratuko dira osorik, edo, bestela, honako lan hauetan ari diren gizarte erakundeei: desgaitasuna; mendekotasun eta ahulezi egoerak; edota osasuna.

Epea 8 astekoa izanen da, besterik ez, urriaren 11tik abenduaren 9ra. Urrats guztiek gehituko dute: oinez, korrika, igeriketan, bizikletaz, irristan… gure jarduera fisikoa aztertzen duen app bat konektatu beharko dugu, besterik ez.

Eguesibar bataz bestean kilometro gehien egiten dituen herria izatea lortu behar dugu!

 

imagen-gazte-eguna-tamao-webdisfrutando-de-los-idiomas-cabecera