Hainbat gauza trukatzen dira, hala nola jostailuak, liburuak, musika-gaiak, apainketa eta etxeko tresnak, etxetresna elektriko txikiak, kirol-gaiak eta bestelakoak.
Oraingoan, FAZen izango da eta arratsaldean zehar animazio ekintzak egonen dira: aurpegi margoketa, ipuin-kontalariak, eskulanak, kantu tradizionalak…
Azokan objektuak lortzeko, txartelak izatea beharrezkoa da. Txartelak eskuratu ahal izateko, FAZera egoera onean dauden gauzak ekarri behar dira hurrengo egunetan: abenduaren 2an, 4an, 5ean, 9an eta 10ean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era.