EGULBATIKO KANPALDIRA JOATEKO IZEN-EMATEKO EPEA ZABALIK

 Hemen: Kontzejuak, Kultura, Udala

Kanpaldi ludikoa da, funtsean. Kirol jarduerak, talde jokoak eta gainerako ekintzak egiten dira gure haurrek ederki gozatuko dutela ziurtatzeko. Dena Egulbatiko Jaurerrian egiten da, Eguesibarren; aire zabaleko leku paregabea da, naturaren erdian.

Taldeak adinaren arabera:

  • A taldea: 2016, 2015 eta 2014an jaiotakoak.
  • B taldea: 2013, 2012, 2011, 2010 eta 2009an jaiotakoak.

Asteko txandak:

Haur bakoitzak aste batean baino gehiagoan eman dezake izena.

  • txanda: 2020ko uztailaren 20etik 24ra. Hizkuntza: gaztelaniaz
  • txanda: 2020ko uztailaren 27tik 31ra. Hizkuntza: euskaraz
  • txanda: 2020ko abuztuaren 3tik 7ra. Hizkuntza: ingelesez
  • txanda: 2020ko abuztuaren 10etik 14ra. Hizkuntza: gaztelaniaz
  • txanda: 2020ko abuztuaren 17tik 21era. Hizkuntza: ingelesez

Ordutegia: Haurrak goizeko 9:00etan hasiko gara lehen tokian hartzen; 16:30ean aterako gara, 17:00etan bukatzeko.

Lekuak: guztira, 250 leku eskaintzen dira; 50 leku, txanda bakoitzeko.

Prezioa:

Erroldatuak: 85 € txandako. Ez erroldatuak: 120 € txandako.
Tarifa hobaridunak aplikatuko dira. Txanda batean baino gehiagoan eman daiteke izena.

Autobusa: Hona hemen autobusa zer herritan geldituko den. Betiere, izena emandako haur batek baino gehiagok eskatzen badu.

Izena emateko epea eta modua:

Aurreinskripzioak: online, udal webaren bidez, ekainaren 29tik uztailaren 2ra.

👉 https://tramitesono.animsa.es:444/EventosPreinscripcionWEB/principal.aspx?nif=P31085001&idioma=2

Onarpena:
Erroldatuek izanen dute lehentasuna izena emateko. Eskariak lekuak baino gehiago badira, uztailaren 3ean zozketa bat eginen da erroldatuen aurreinskripzioen artean. Ez da kontuan hartuko deiaren hurrenkera.

y-tu-como-lo-llevas-eguesayuntamiento-valle-eguees-4306-8683030