2020 – 2021 DENBORALDIA EGUESIBARKO KIROL ESKOLAK
Kirol Eskolak 6 eta 16 urte bitarteko adingabeei zuzenduta daude . Programa honen helburua kirol-modalitate desberdinen irakaskuntza eta praktika erraztea eta oinarrizko kirola sustatzea da.
Kirol eskolak hainbat kirol klubek kudeatzen dituzte, eta horiek Eguesibarko Udalak ezarritako araudia bete behar dute, eta diru laguntza bat eta kirol guneen lagapena jasotzen dute.
Hauek dira modalitateak: atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, futbola, gimnasia erritmikoa, motokrosa, judoa, taekwondoa, arku tiroa eta triatloia
Izena emateko epea: 2020ko abuztuaren 24tik 31ra.
Kirol eskolak ordaintzeko epea irailaren 4tik 11ra artekoa izanen da, izen-emate berrietan onartutako pertsonendako nahiz aurreko denboraldia berritu dutenendako.
Ordainketaren justifikazioa egin beharko zaio Kirol klubari, eta, horretarako, ordainagiria bidali beharko da e-postaz. Ordainagiria epearen barrenean aurkezten ez bada, plaza galduko da, eta hori bera itxaron-zerrendaren ordena zorrotzaren arabera beteko da.
IZEN-EMATEAK
2020ko abuztuaren 24tik 31ra
Posta elektroniko bidez ailegatuko da izen-ematearen justifikazioa, eta horixe bera aurkeztu beharko da edozein erreklamaziotarako.
Informazio gehiago: deporte-kirola@egues.es