NERABEEN GURASOENDAKO KOMUNIKAZIO TAILERRA
Komunikazioa funtsezkoa da familia barneko harremanetan. Nerabezaroa iristen denean, ordea, harreman hori ahuldu egiten da. Tailerrean, era praktikoan eta jendeak parte hartuta, harreman hori bere onera ekartzen saiatuko gara; hau da, nola entzun behar diegun seme-alabei, gurekin hitz egin dezaten eta nola hitz egin haiei, entzun diezaguten.
DATA: Abenduak 9 eta 16
ORDUA: 17:15- 18:45
LEKUA: FAZ
EMAILEA: FAZeko taldea
ADINA: 11 eta 17 urte arteko seme-alaben gurasoentzat.
LEKUAK: Edukiera mugatua
IZEN-EMATEA: FAZera deitu behar da (948 165651), abenduaren 9ra arte.
PREZIOA: doan
Jarduera COVID-19 araudira egokitua dago. Aurrez aurre ematerik ez bada, telematikoki eginen da.