LARUNBLAI SAIO IREKIA: URTARRILAK 16, LARUNBATA

 Hemen: Euskara, Udala

Larunblai programa berriz hasiko da 2021 honetan, eta hasi baino lehen, doako saio irekia eginen da urtarrilaren 16an. Programa ezagutzera eman eta Covid19aren aurkako neurrien funtzionamendua praktikan jartzeko erabiliko da. Saioa, 2021eko programarako izen ematea baino lehen.

 

Eguna: Urtarrilak 16, larunbata

Ordua: 16:30-18:30

Lekua: Oihanburu Aretoa (Errege Bardea, 68-74, Sarriguren)

Prezioa: Doan

Izen-ematea: Urtarrilaren 11tik 14ra: https://valledeeguesparticipa.com/participa/sesion-abierta-larunblai-saio-irekia/

Lekuak: 13 (Familia unitate bakoitzeko haur bakarra. Plaza baino eskabide gehiago egonez gero, zozketa egingo da. Edonola ere, plaza SMS bidez berretsiko da.)

Adina: D ereduko 3. eta 6. mailen arteko haurrak (8 eta 12 urte bitartekoak)

Jardueraren helburua da larunbat arratsaldean aisialdiko taldeak sortzea, eskola esparrutik kanpo haurren artean euskararen erabilera bultzatzeko, hainbat ekintza eginez gustura ari diren bitartean. Ekintza horiek bi begiralek bideratuko dituzte eskola ikasturtean zehar

espacio2-ocio-egues