3DANCE dantza jaialdia

 Hemen: Kultura

Irailak 15, asteazkena. CAFen ondoko karpan izango da, denboraldi aldaketak ikusita. Publiko guztientzako.

Uharte, Atarrabia eta Eguesibarko Udalek elkarrekin sortutako ekimena da. Jaialdiak bi zati izango ditu: lehiaketa koreografikoa eta E.Go frantziar konpainiaren “CATCH ME” dantza erakustaldi profesionala.

18:00   LEHIAKETA KOREOGRAFIKOA

18:30   “CACH ME” Hip hop dantza ikuskizuna

Iraupena: 45 min

Edukiera mugatua. Sarrera librea edukiera bete arte

Catch me, eguneroko bizitzako argazkietan oinarritutako sorkuntza koreografikoa da, kale batek bizitza hartzen du bertatik igarotzen diren pertsonen arabera. Hip hoparen erritmoaren eta mugimenduaren bidez, hiri-espazioa berrinbertitzen saiatzen dira, eta hiri-dantzaren eta publikoaren arteko topaketa-modu berri bat proposatzen dute.

 

2003an Eric Mezino koreografoak sortutako E. Go konpainiak Frantzian eta atzerrian garatzen ditu bere kultur proiektuak. Elkartrukean, transmisioan eta kulturen arteko topaketan oinarritutako konpainia artistikoa da, eta hip-hop kultura eta bere balioak partekatzea eta ezagutaraztea zuen helburu.

 

Antolatzaileak: Atarrabia, Eguesibar eta Uharteko Udalak

whatsapp-image-2021-08-11-at-15.46.03-1Piano 801707 1920