Errege Magoen kabalgata
Urtarrilaren 5ean, Ekialdeko Errege Magoak Sarrigurenera helduko dira auzokide guztiak agurtzeko. Kabalgata 17:00etan abiatuko da FAZetik (Urbasa kalea 129) eta honako ibilbidea egingo du: Badostain kalea, Nafarroako Erresuma etorbidea, Espainia etorbidea eta Garajonay kalea.
Kabalgataren ondoren, Errege Magoek udaletxeko balkoitik agurtuko dute eta, ondoren, su artifizialen ikuskizuna izango da. Ezin duzue galdu!
*Kabalkada arrazoi meteorologikoengatik eteten bada, 18:00etan Errege Magoek udaletxeko balkoitik agurtuko dute eta ondoren su artifizialen ikuskizunari hasiera emango zaio.
Oharra: segurtasun ararzoiengatik erabat debekatuta dago orgetara igotzea ibilbidean zehar. Ikusleak ertzetan kokatu beharko dira, ezarritako mugak gainditu gabe, eta inolaz ere ez da baimenduko ibilgailuen ondoan ibiltzea.