Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuetako Mahaiaren deialdia
Udalak merkataritza eta ostalaritza mahaiaren bilera deitu du otsailaren 23rako, asteazkena, 20:15etan udaletxean.
Mahaia merkatariak, ostalariak eta zerbitzuak ematen dituzten pertsonak gobernu-taldearekin eta udal-ordezkaritza duten talde politikoetako ordezkariekin elkartzeko foro bat da, sektoreko kezken, eskaeren eta proposamenen jarraipena egiteko.
Bailarako negozio bateko titular guztiak joan daitezke bilerara, hala nahi badute. Bertaratzea baieztatzeko edo proposamenak helarazteko, honako helbide elektroniko honetan egin dezakezue: desarrollolocal@egues.es