Zurrumurruen aurkako agenteen tailerra
Edukiak:
Oinarrizko kontzeptuak. Estereotipoak, aurreiritziak, zurrumurruak.
Gorrotoaren diskurtsoarekin lotutako testuingurua, egungo errealitateak eta ondorioak, migrazioak, bizikidetza eta bazterkeriak.
Zurrumurruen aurkako estrategia: zergatik eta zertarako.
Zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatiboak eta emozionalak.
Tailerra partaidetza eta bizipen metodologien bidez garatuko da, eta, oinarrizko kontzeptuak aurkezteaz gain, eguneroko errealitateen inplikazioak eta ondorioak aztertzeko aukera emanen dute.
Norentzat: Ibarreko 13 eta 15 urte bitarteko gazteentzat.
Irakaslea: ZASKA. Nafarroako zurrumurruen aurkako sarea.
Datak: apirilak 26, asteartea, eta 28, osteguna.
Ordutegia: 16:30etik 18:30era.
Lekua: FAZ. Erabilera Anitzeko Gela (SUM)
Plazak: leku mugatuak. Izen-emateak apirilaren 12ra arte. Plazak gaindituz gero, zozketa eginen da.
Inskripzioak: https://forms.office.com/r/WmYSBm7Vn2
DATUEN BABESA
Tratamenduaren arduraduna: Eguesibarko Udala.
Helburua: Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolaturik, gazteentzako prestakuntza ekintzen izen-ematearen, gauzatzearen eta egiaztapenaren kudeaketa egitea.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horretarako, udaletxera jo edo dpd@egues.es helbidera idatzi.
Informazio gehiago: www.valledeegues.com webgunearen pribatutasun politika.