Eguesibarko Udalak aurrekontu parte-hartzaileen emaitzak aurkeztu ditu

 Hemen: Berriak, Parte-hartzea
  • Proposamen irabazlea FAZ ondoko lorategia hobetzea izan da, 459 botorekin.
  • Bigarren tokian, Sarriguren-Aranguren errepideko irteera egokitzeko proposamena geratu da, 441 botorekin.
  • Azkenik, parkea argiztatzeko proposamenak 425 boto jaso ditu.

 

Eguesibarko aurrekontu parte-hartzaileen proposamen irabazlea FAZ ondoko lorategia hobetzea izan da. Bozketaren azken fase honen ondoren, Udalak 60.000 €-ko partida bideratuko du udal aurrekontuetatik proposamen hau aurrera eramateko.

Hasierako proposamenak haur-parkea handitzea defendatzen zuen, zabu eta txirrista berriekin eta haurrek jolasteko harri-gune bat sortzeko aukerarekin.

Bigarren tokian, eta 18 botoko aldearekin bakarrik, Sarriguren-Arangurengo errepidea irteera egokitzeko proposamena geratu da, eta hirugarren, parkea argiztatzeko proposamena.

Jose Miguel Bernal, Eguesibarko Udaleko Modernizazio, Partaidetza, Gardentasun, Mugikortasun eta Pertsonaleko zinegotziak, “herritarrak protagonista aktibo izatea eta herrian dauden benetako behar eta nahiei dagozkien irtenbideak ematea” defendatzen du.

3warning-sign-30915_960_720