Autoenplegurako eta ekintzaileentzako lokalen alokairurako edo erosketarako laguntzak eska daitezke
Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak martxoaren 22an onartu zituen gaur argitaratu diren bi deialdiak.
Berritasun gisa, autoenplegurako laguntzak 500 eurora arte igoko dira onuradunak lanbide-jarduera garatzeko edo sendotzeko gastuak egiten dituenean.
Lokalak alokatzeko edo erosteko laguntzaren kasuan, baremo bakarra ezartzen da erroldatutako eta erroldatu gabeko pertsonentzat: 5 euro/m² merkataritza-lurzorurako eta 2.5 euro/m² industria-lurzorurako.
- AUTOENPLEGUA: Jarduera bat autonomo gisa hasten duten eta Ibarrean erroldatuta dauden langabeek eska dezakete. Kontsulta ezazu hemen deialdia: https://bit.ly/3NT3m4W
- LOKALAK: Haranean jarduera ekonomiko bat garatzeko lokal bat alokatzen edo erosten duten pertsonek eta enpresek eska dezakete. Kontsulta ezazu hemen deialdia: https://bit.ly/3ra32Fc