Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

“ERRIZAR NOTEN ARTEAN” ZIKLOA

13/05/2022 @ 18:30

Ziklo intimista da Errizarkoa. Talde amateur baten emanaldia eta gonbidatutako beste talde profesional batena kontzertu berean entzuteko parada izanen dugu, argizarien argiak hartzen gaituen ingurune lasaian murgildurik. Emanaldi honetan Eguesibarko Udalaren Musika Eskolako ikasleek eta “Armónica Le Whisky” talde profesionalak parte hartuko dute.

INFORMAZIOA: “Armónica Le Whisky Trio” taldean gure zirkuituetan harmonika bezalako instrumentu baten gabezia arindu nahi du. Egungo proposamenean hirukoteak omenaldia eginen dio Toots Thielemans (1922 – 2016) jazzman belgikarraren musikari. Thielemansen gai garrantzitsuenen aukeraketa bat entzunen da, eta musikariaren ibilbide osoa eta interpretazio eta konposizio lan oparoan jorratu dituen generoen aniztasuna errepasatuko da. 92 urte bete zituen arte, Thielemans jazzaren legenda bihurtu zen, harmonika eta gitarra joz, eta agertokia eta grabazioak jazzeko figura musikal handi guztiekin partekatuz.

IZEN-EMATEA: Udalaren webgunearen bidez, izena emateko atalean horretarako prestatutako formularioan, emanaldiaren aurreko asteartera arte. Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa eginen da. Plaza baieztatzeko, mezu bat bidaliko da interesdunaren posta elektronikora. Plaza libreak geratzen badira, iritsiera ordenaren arabera betetzen ahalko dira emanaldiaren egunean bertan.

PREZIOA: doakoa

XEHETASUNAK

Data:
13/05/2022
Ordua:
18:30