Joan den maiatzaren 6ean Eguesibarko Udalak 2022ko Kirolaren Gala ospatu zuen
-Gala ostiralean, maiatzaren 6ean izan zen, arratsaldeko 19:00etan Gorraiz Golf Klubean.
-Saritutako kirolariez gain, Udalak aitortza berezia egin zien Ibarreko kirol-klubei pandemian egindako lanagatik.
-Lehen Klub Erritmikoa Alaia Valle de Egüés taldea Eguesibarreko ospearen galerian sartu zen.
Joan den maiatzaren 6ean, ostirala, Eguesibarko Udalak bere urteroko Kirolaren Gala 2022 ospatu zuen, aurreko urtean nabarmendutako kirolari eta klubak saritzeko.
Aurten, izendapen eta bozketa prozesu parte hartzaile baten ondoren, saridunak honako hauek izan dira:
- Eguesibarko Emakumezko Kirolari Onena: Maialen Saez Mendez (Club Rítmica Alaia Valle de Egüés).
- Eguesibarko Gizonezko Kirolari Onena: Álvaro Fernández Borrego (Club Taekwondo Valle de Egüés).
- Eguesibarko kirol talderik onena: Taekwondo Valle de Egüés kadete taldea (Álvaro Fernández, Lu Wei Xia, Xabier Tejero, David Pueyo, Adrian Matilla, Gorka Rueda, Marta Miranda, Leyre Errea, Yasmin Chidmi eta Aisshatou Dabo).
- Eguesibarko kirol teknikaririk onena: Jone Lizaso Ugalde (Club Taekwondo Valle de Egüés).
- Eguesibarko Kirol Klub Onena: Club Rítmica Alaia Valle de Egüés.
- Eguesibarko kirol agintari onena: Marko Echeverria Labari (Club Taekwondo Valle de Egüés).
Kirolaren sariez gain, Eguesibarko ospearen galerian Alaia Valle de Egüés Lehen Klub Erritmikoa sartu zen, Alexandra Nastase, Amaya Villanueva, Amaia Biurrun, Aintzane Olaizola, María Ruiz eta Naroa Idoatek osatua.
Azkenik, Udalak honako kirol-klub hauek saritu zituen Covid-19aren pandemian egindako lanagatik: Club Rítmica Alaia Valle de Egüés, Tangorri Atletismo Taldea, Club Deportivo Valle de Egüés Eskubaloia, Club Deportivo Valle de Egüés Baloncesto, Club Taekwondo Valle de Egüés, Club Inercia XC, Club Deportivo Judo & Wrestling Valle de Egüés, Club Deportivo Lakarri Arco Escuela, Club Hiruki Valle de Egüés Triatlon, Club Golf Gorraiz, Club Ciclista Eguesibar, Club Zaldi Zuri, Club AC Running.