FAMILIA ERANTZUKIDETASUNARI BURUZKO TAILERRA FAZEN

 Hemen: Berdintasuna, Berriak

Datorren irailaren 22an, osteguna, 18:00etan, gurasoentzako familia-erantzukidetasunaren tailerra egingo da: “Ez da egitea bakarrik, pentsatzea ere bada”. Familiaren zaintzarako eta bizikidetzarako zereginen banaketan aintzat hartu behar denari buruzko hausnarketa bilatzen duen tailerra FAZen (Familien Arretarako Zentroa) egingo da, Urbasa kaleko 129an (Sarriguren).

Tailerra bikoteei edo elkarrekin bizi diren pertsona helduei zuzenduta dago (hobe bikoteka, baina ez da ezinbestekoa). Hau da, pertsonek banaka ere eman dezakete izena.

Izen emateak irailaren 2tik, ostirala, irailaren 13ra, asteartea, egin daitez FAZen 948 16 56 51 telefonoan ala caf-faz@egues.es helbidearen bitartez.

Jardueraren bidez, bereizi egin nahi dira zereginak egitea eta ardura elkarrekin hartzea, erantzukizuna partekatzea. Nola egin familiako kide guztiek elkarri babesa eta bultzada eman diezaioten? Zatozte esperientziak partekatzera eta familiaren erantzunkidetasuna hobetzen lagunduko dizueten baliabideak ikastera.

Jarduera hau Eguesibarko Genero Berdintasunerako II. Planaren eta Eguesibarko Kontziliazioaren aldeko Toki Itunaren barrenean sartzen da.

cartel_fiestas_elia_page-0001abono-activo-web_page-0001