Fake News Tailerra

 Hemen: Berriak, JUVENTUD, Liburutegia

Irailaren 15ean Fake News tailerra eginen da, 18:00etatik 20:00etara, Sarrigurengo Oihanburu aretoan. Euskaraz izango da eta 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago.

Tailer hau uste sendo batetik abiatzen da: desinformazioari aurre egiteko modurik eraginkorrena herritarrak kontzientziatzea eta erabiltzaileak egiazkotasunez heztea da, eduki faltsuen, diskriminatzaileen eta gizartearen zati bati kalte handia egiten diotenen biralizazioa geldiarazteko.

Tailerrak egiaztatze-jarraibide batzuk eskaintzen ditu, parte-hartzaileek jasotzen duten informazioa zalantzan jartzen eta partekatu aurretik egiaztatzen lagun dezaketenak.

Helburuak:

● Nerabeen espiritu kritikoa sustatzea, egunero erabiltzen dituzten eta indarkeria eta diskriminazioa sustatzen duten pantailetatik jasotzen dituzten era guztietako informazio eta edukiei dagokienez.

● Sare sozialen bidez formatu desberdinetan iristen zaien informazioa (testua, argazkiak, bideoa…) zalantzan jartzea, gezurrak atzemateko.

● Hainbat tresna erraz erabiltzen ikastea, konpartitu aurretik iristen zaien informazioaren egiazkotasuna egiaztatzeko.

Eman izena Sarrigurengo liburutegian!

copia-de-copia-de-torneo-ajedrez-eguescartel-3dance_page-0001