Heldutasun aktiboko taldea eta Autonomia pertsonala sustatzeko taldea

 Hemen: Berriak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Asteroko topagunea, zure trebetasunak eta ahalmenak ingurune hurbil eta konfiantzazko batean garatzeko.

Astero saio 1

Iraupena: 2 ordu

Hasiera data: urriak 3

Amaiera data: ekainak 22

Tokia: FAZ

 

  • Heldutasun aktiboko taldea: Astelehen eta ostegunetan 16:30etatik 18:30etara

“Sozializaziorako, jolaserako eta prebentziorako espazio bat eskaintzen dizugu, esperientziak partekatzeko, jendea ezagutzeko eta dibertitzeko, gure garuna aktibatzen dugun bitartean”.

 

  • Autonomia pertsonala sustatzeko taldea: Astelehen eta ostegunetan 10:30etatik 12:30etara

Desgaitasuna edo mendekotasuna baduzu, hau da zure lekua: Zure gaitasunak garatzeko eta mugarik ez duzula deskubritzeko espazio bat eskaintzen dizugu, beste pertsona batzuekin batera. Bi talde egongo dira, bata 60 urtetik gorakoentzat eta besteentzako beste bat.

 

IZEN EMATEAK:

Irailaren 12tik 21era

Webguneko inprimakiaren bidez (hemen) ala presentzialki FAZ-en (Urbasa kalea 129, Sarriguren)

Informazio gehiago: FAZ 948165651 Oinarrizko gizarte zerbitzua 948331651

Doako garraio zerbitzua

copia-de-copia-de-torneo-ajedrez-eguespre-monitorado