“Eta eskolatik kanpo, zer?”

 Hemen: Berriak, Euskara

Gure seme-alabek euskarazko ereduren batean ikasten badute,  eskolan hizkuntza ikasten ematen duten denbora aisialdian erabiltzen dutena bezain garrantzitsua da. Horregatik, oso garrantzitsua da euskarak ahalik eta presentzia handiena izatea bere lagunartean, kultura eta kirol jardueretan, eskolaz kanpoko ekintzetan, etab. Izan ere, hizkuntzak eskolan ikasten dira, baina bizitzan ere praktikatu behar dira.

Urtean barna Eguesibarko Udalak hainbat jarduera antolatzen ditu euskaraz. Proposamen horiek etxeetan banatzen diren jardueren liburuxketan iragartzen dira, eta horiek ere udalaren webgunean daude.

Zuen seme-alabei aisialdiko jarduerak euskaraz eskaintzera animatzen zaituztegu, ingurune ludiko eta dibertigarrietan hizkuntza goza eta praktika dezaten.

Hona hemen lotura batzuk, gaiari buruzko informazio laburra eta interesgarria eskaintzen dutena:

Bideoa (2’18’’): https://bit.ly/3Bbms0A

Aholku laburrak: https://bit.ly/3qCg0uW

ERA.EUS webguneko artikulua: https://bit.ly/3qYsttb

copia-de-programa-escuelas-deportivas-valle-de-egues-deporte-federado-baseimage-17-08-22-22-04