Familientzako tailerra: “Haurrak izan nahi dutena izango dira. Ipuinen bidez berdintasunean hezten”
Azaroaren 8an, 22an eta 29an, 17:00etatik 19:00etara, FAZen, 3 eta 9 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako tailerra egingo da: “Haurrak nahi dutena izango dira. Ipuinen bidez berdintasunean hezten”. Haur hezkuntzarekin zerikusia duten edo interesa duten beste pertsona batzuek ere eman dezakete izena.
Hiru saioko iraupena izango du jarduera honek, eta gai hauek landuko dira, besteak beste: ipuinek balioak transmititzeko duten balioa, ipuina adimen emozionalaren garapenean, berdintasuna ipuinen bidez edo jostailuei buruzko hausnarketa.
Tailer hori Ipuinen magiako gizarte-langile Nerea Zubeldiak emango du.
Jarduerak barnean hartzen du 1 eta 10 urte bitarteko haurrak familietan atsedenean hartzeko zerbitzua.
Izena emateko epea irailaren 12tik 30era izango da FAZen, 948165651 telefonoan edo caf-faz@egues.es posta elektronikoan. Edukiera betez gero, erroldatuek izanen dute lehentasuna.