Erritmoari buruzko tailerra izanen da. Erritmoa izaerarik garbienean landuko da, gorputza tresna nagusitzat hartuta eta modu dibertigarri, praktiko eta interesgarrian.
Gorputz-perkusioaz gain, egunerokofonoak ere erabiliko dira. Eguneroko objektuak dira horiek, eta perkusio-instrumentu gisa erabiltzen dira.
Eskura duguna aprobetxatzea da kontua, bai objektu arruntak, bai gure gorputza bera, alderdi espresiboak, erritmikoak eta koordinaziokoak lantzeko.
IZEN-EMATEA: FAZeko Gazte Gunean (kontsultatu ordutegia) edo 638 810 073 zenbakian, urtarrilaren 24tik 31ra. Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa eginen da. Plaza baieztatuko da telefono edo posta elektroniko bidez.
+Info: programajoven-gazteprograma@egues.es Tel./WhatsApp: 638 810 073
PREZIOA: doakoa.