Maskulinitatea eta berdintasuna. Eta gu… Zer?
Maskulinitateei buruz hitz egin eta gogoeta egiteko, “Maskulinitatea eta berdintasuna” tailerra egingo da FAZen, edozein adinetako gizonei zuzendua. Gizonek maskulinitateei buruz eztabaidatzeko eta beren inguruneetan berdintasunaren aldeko ekintza zehatzak hausnartzeko gunea izango da.
Urrian egin zen aurkezpen-saioak izandako harrera onaren ondoren, 5 saio izango dituen tailer hau antolatu da: urtarrilaren 31n, otsailaren 14an eta 28an, eta martxoaren 14an eta 28an, 17:00etatik 19:00etara.
Izen emateak doan egin daitezke urtarrilaren 8tik 27ra FAZen: 948 16 56 51 edo caf-faz@egues.es posta elektronikoan. Familientzako Atseden Zerbitzua erabili nahi izanez gero, izena ematearekin batera adierazi behar da urtarrilaren 20a baino lehen. Zerbitzu hau eskainiko da gutxienez 5 adingabe daudenean.
Tailerra Unai Zabaletak, Genero Berdintasuneko aholkulari eta prestatzaileak, eta Eraikiz Elkarteko eta Accion contra la trata-ko kideak gidatuko du. Eta edukiak, besteak beste, sexua/generoa, maskulinitate hegemonikoa, gizonak eta indarkeria izango dira.
Jarduera hau Eguesibarko Genero Berdintasunerako II. Planeko ekintzekin bat dator.