Sarrigurengo jaien kartela aukeratzea
Ibarrean erroldatuta zaude eta lehen hezkuntzako 5. edo 6. mailan ikasten duzu? Orduan, Sarrigurengo jaietarako zure proposamena aurkeztu dezakezu. Aukeratua ekainaren 9an, 10ean eta 11n ospatuko diren jaietako irudia izanen da.
Ibarreko ikastetxeetako batean ikasten baduzu, tutoreek lanak antolatu eta bilduko dituzte; baina beste ikastetxe batean ari bazara, eta parte hartu nahi baduzu, begiratu lehiaketaren oinarriak eta aurkeztu zure marrazkia albiste honen amaieran deskargatu dezakezun txantiloian; betiere apirilaren 19an baino lehen aurkeztu beharko duzu udalean.