EMAKUMEAK MUNDU HOBEA ERAIKITZEN JARDUNALDIETARAKO IZEN EMATEAK ZABALIK
Eguesibarko Udaleko Berdintasun Arloak, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, “Emakumeak mundu hobea eraikitzen” jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiak martxoaren 30ean (osteguna) eta 31n (ostirala) eginen dira, Eguesibarko Udalaren osoko bilkuren aretoan.
Doako sarrera duen ekitaldi honek hainbat esparru eta jatorritako emakumeen arteko topagunea sortu nahi du, esperientziak, bizipenak eta praktika onak trukatzeko. Sormen, erresilientzia eta ahalduntze eremu bat sortzea, hainbat lan-esparrutako eta lanbide-esparrutako emakumeen artean.
Espainiako hainbat lekutako hizlariak izango dira, besteak beste, Berdintasun Ministerioko Tratu Berdintasunerako eta Arraza Aniztasun Etnikorako zuzendari nagusia, Rita Bosaho Gori. Halaber, Estrella Lamadrid Morón, Gobernuaren Ordezkaritzako Emakumearen aurkako Indarkeriaren Aurkako Koordinaziorako Unitateko burua, edo Cristina Eseverri Soto, Nafarroako Foruzaingoko Laguntza Brigadako burua. Horretaz gain, Nafarroako Emakumezko Enpresaburuen Elkarteko (AMEDNA) edo Nafarroako Emakumezko Kazetarien Elkarteko ordezkariak ere izanen dira.
Ekitaldia Emakumeak Historian edo Historiaren beste zatian izeneko esparru-ponentziarekin hasiko da, eta hainbat mahairekin jarraituko du, ekintzailetzaz, elkartegintzaz, politikaz, kirolez edo zaintzaz hitz egiteko. Ostiralean, komunikabideei eta emakumeen aurkako indarkeriari buruz hitz egingo da.
Izen emateak zabalik daude ondorengo estekan: https://muniinspeccion.web.app/publico/contestar/XNRW5gRfdmNQDJVZpdYF.
Mesedez, eman izena lehenbailehen, ekitaldia ongi antolatzeko.
Programazioa
Martxoak 30, osteguna
9:30 – 10:00 Harrera
10:00 – 10:30 Jardunaldien irekiera
10:30 – 11:30 Ponentzia: Emakumeak historian edo historiaren beste zatia
11:30 – 12:00 Kafe atsedenaldia
12:00 – 13:15 Ekintzailetza mahaia: Emakumezko enpresaburuak, emakume ekintzaileak.
13:15 – 14:30 Asoziazionismo mahaia: emakumeak elkarteetan egotearen garrantzia.
14:30 – 16:00 Bazkaltzeko atsedenaldia
16:15 – 17:45 Intzidentzia politikoko mahaia: Emakume etorkinen parte-hartzea politikan.
17:45 – 18:45 Kirol mahaia: Emakumearen eskubideak: Oraindik ere partida asko dago jokatzeko.
18:45 – 19:45 Zaintza mahaia: Lan prekarietatea etxeko lan eta zainketetan.
.
Martxoak 31, ostirala
9:00 – 10:15 Genero indarkeriaren mahaia: Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean esku hartzea.
10:15 – 11:30 Komunikabideen mahaia: Emakumea hedabideetan.
11:30 – 12:00 Kafe atsedenaldia
12:00 – 13:00 Norbere burua defendatzeko aholku praktikoak tailerra
13:00 Jardunaldien itxiera.
13:30 Nafarroako Parlamentua bisitatzea eta jardunaldiaren ondorioak ematea
Berdintasun Alorrak martxoan Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta egiten duen programazioan sartuko dira jardunaldi hauek, Eguesibarko Genero Berdintasunerako II. Planaren babesarekin.