ZINEKLUBA. Antzinako Egipton, duela milaka urte, Seti faraoiak haur jaioberri judu guztiak hiltzeko agindua eman du. Etsiak jota dagoen ama batek bere umetxoa saski batean sartu eta Nilo ibaian uzten du. Urek ibaian beheiti eramaten dute saskia erreginak aurkituko duen ertzeraino. Haurra Moises zen, eta tronuaren oinordeko Ramsesen anaia balitz bezala hezi zuten. Dena dela, urteetara, Moises jatorriz hebrearra dela jakitean, anaiak elkarrengandik urrunduko dira.