Ziklo intimista honetan, emanaldi amateur bat eta talde profesional gonbidatu baten saioa nahasten dira, hori guztia ingurune lasaian kandelen argipean. Oraingo honetan, Eguesibarko Udal Musika Eskolako ikasleak eta “Slide trio” talde profesionala arituko dira. Slide trio taldean Marco Bellizzi, Álvaro Jarauta eta Gaizka Otsoa tronboi-jotzaile bikainak dira kide, eta “Bone Word” izenburuko kontzertu honetan, tronboi irristailudunek hainbat erronka musikali egin beharko diete aurre, instrumentu horren musika-prestazio handiak era hezigarri eta dibertigarrian erakusteko.
Izen-ematea: udal webaren bidez, izen-ematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren aurreko asteartera arte. Eskariak lekuak baino gehiago badira, zozketa eginen da. Emandako e-mailera mezu bat bidaliko da lekua eskuratu izana baieztatzeko. Leku librerik bada, iriste-hurrenkeraren arabera hartzen ahalko dira emanaldiaren egun berean