Zirika Zirkusek, zirkuaren bidez, denok barnean daramagun artista hori ateratzen lagunduko digu, jarrera eta gaitasun artistikoak jolasaren bidez garatuz. Geure burua hobetzen eta geure burua errespetatzen saiatuko gara, lehiaren gainetik, eta oreka, erritmoa, umorea eta emozioak landuko ditugu jolasaren, clownaren, akrobaziaren eta malabareen bidez.
Izen-ematea: udal webaren bidez, izen-ematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren aurreko asteartera arte. Eskariak lekuak baino gehiago badira, zozketa eginen da. Emandako e-mailera mezu bat bidaliko da lekua eskuratu izana baieztatzeko. Leku librerik bada, iriste-hurrenkeraren arabera hartzen ahalko dira emanaldiaren egun berean.