Lanak Joseren istorioa kontatzen du. Gizonak bere oroimena galdu du eta laguntza bila dabil huraxe aurkitzeko. Ekintza hondartza bakarti batean garatzen da, han Joseren oroitzapenak agertzen baitira: haren arbasoak, beldurrak, haurtzaroa,
nerabezaroa, hauskortasuna, bizitza… Errealis- mo magikotik eraikitako bidaia oniriko horrek gonbidatu egiten gaitu geure izateaz hausnart- zera. Labirinto emozional eta dibertigarria da oroimenaren joko hauskorrean, non, zenbaitetan, ahaztuko badugu, oroitu egin beharra baitago.
Izen-ematea: sarrera librea, edukiera bete arte.