2023an Eguesibarko klubekin kirol-ekitaldiak egiteko lankidetza-hitzarmenak sinatu dira

 Hemen: Berriak, Kirola

Fernando Nuin jaunak, Hiruki Valle de Egüés Klubeko ordezkari gisa, eta Juliana Anchundia kirol-zinegotziak hitzarmen hau sinatu zuten berriro. Hitzarmen honen bidez, Eguesibarko Udalak 5.400 €ematen dizkio urtero Hiruki Valle de Egüés Klubari, haur-triatloia, duatloia eta San Silvestre lasterketa antolatzeko, eta klubeko kirolariek erabiltzeko kirol-espazioak lagatzen dira.

Txemari Zurbano Peñas jaunak, Lakarri Arco Escuela Valle de Egüés Klubeko ordezkariak, hitzarmena sinatu du. Bertan, Juliana Anchundia andreak, Eguesibarko Udalaren izenean, 354-12 partzelaren doako erabilera lagatzen du eta 1500 euroko dirulaguntza ematen dio klubari arku-tiroko hainbat kirol-ekitaldi antolatzeko.

Azkenik, Luis Hualde Mansok, Gorraiz Golf Klubeko lehendakari gisa, eta Juliana Anchundia andreak hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen honetan, Udalak 2.200€ ematen ditu Udalaren urteko golf txapelketa antolatzeko.

copia-de-diseno-sin-titulo-1copia-de-diseno-sin-titulo-3