LAKARRI DANTZA TALDEAK SARRIGURENGO FESTETAKO TXUPINAZOA JAURTIKO DU
Nafarroako hirugarren udalerriko hiriburuko jaien edizio berri bat hurbilduz doa eta, oraingo honetan, Lakarri dantza taldea izango da suziria jaurtitzeko arduraduna, ekainaren 9an 19:00etan, Udaletxeko balkoitik.
Aurten ere, prozesu parte-hartzaile baten bidez, Eguesibarko herritarrek kolektibo hau aukeratzeko parada izan dute. Zalantzarik gabe, boto kopuruari dagokionez, aurtengoa izan da marka guztiak hautsi dituen urtea. 800 inguru bildu dira eta Lakarrik botoen %44a lortu du. Ondorengoak, Futbol Cluba (%37) eta gaitari taldeak (%18) izan dira.
Lakarri dantza taldeak iaz hogeita bosgarren urteurrena ospatu zuen, eta, horretarako, taldeak Ibarrerako dantza bat sortu zuen. Horrek, udalerriari egindako kultura-ekarpenarekin eta haren dinamizazioarekin batera, jaiei hasiera emateko ohorea eman die.
Gainera, Mohamed Amin Martínez Jaafari txikiak, Hnas. Úriz Pi Ikastetxe Publikokoak, ezusteko atsegina hartu du jaietako liburuxkaren protagonista izateagatik. Liburuxkaren azala aukeratzeko lehiaketara marrazki originala aurkeztu zuen eta Ibarreko Lehen Hezkuntzako 4 ikastetxeetako langileek (Hnas. Úriz Pi I.P, Joakin Lizarraga I.P, Maristas Ikastetxea eta British School) zein Udaleko kultura arloak osatutako epaimahaiak hautatua izan da. Epaimahaikideek, lan honetan, lehen erraldoi bikotearekin (Jorge Oteiza eta Pepita Úriz) eta jaietako zapiekin osatutako konposizio duala nabarmendu dute. Ilustrazioa, gainera, Iratxo kilikiak eta udaletxeko soslaiak osatzen dute.