HIRI-KANPALDIA HAURRENTZAT (FAZ)

 Hemen: Berriak, FAZ, Izen-emateak

Zerbitzu ludikoa da, asteko gaien inguruko jarduerak, jolasak, eskulanak eta beste, bizikidetza sustatzeko aisia osasungarrian oinarriturik.

Eguesibarren erroldatutako 4 eta 12 urte arteko haurrei zuzendua. 4 urte beterik eduki behar da edota kanpaldia bitartean bete.

Jarduerak FAZen eta Sarrigurengo kale eta plazetan eginen dira. Astelehenetik ostiralera 10etatik 13etara (9.30etatik Aurrera sartzeko aukera eta irteera 13.30era arte)

Izen-ematea asteka. Haur bakoitzak aste batean edo gehiagotan eman dezake izena:

 

– 1. astea: uztailaren 26tik 28ra

– 2. astea: uztailaren 31tik abuztuaren 4ra

– 3. astea: abuztuaren 7tik 11ra

– 4. astea: abuztuaren 16tik 18ra

– 5. astea: abuztuaren 21etik 25era

– 6. astea: abuztuaren 28tik irailaren 1era

 

Leku zozketa asteka eta familia-unitate bakoitzeko.

 

AURREINSKRIPZIOA:

 

  • Plaza eskaera maiatzaren 22tik 30era egingo da Eguesibarko Udalaren web guneko inprimakiaren bitartez. Inprimakia: Hemen

 

  • Plazen zozketa, asteka eta familia-unitateka izango da.

 

  • Onarpena, maiatzaren 31tik ekainaren 5era jakinaraziko da posta elektroniko bidez (begiratu mezu baztergarriak).

 

  • Ordainketak ekainaren 6tik 11ra egingo dira, plazak baieztatzen diren unean emandako esteka bidez.

 

Adierazitako egunetan ordainketa egiten ez bada, plaza bertan behera geratuko da.

 

PREZIOA:

  • Bost eguneko astea: 15€/astea (erroldatuak) eta 30€/astea (ez-erroldatuak).
  • Hiru eguneko astea: 9€/astea (erroldatuak) eta 18€/astea (ez-erroldatuak).

 

BAJAK ETA DIRUA ITZULTZEA: ordaindutako kuota itzultzeko aukera izanen da udal eskabidea aurkeztuz, betiere baja jakinarazten bada eskatutako astearen aurreko asteazkena baino lehen.

 

Informazio gehiago: 948 165651  caf@egues.es

copia-de-diseno-sin-titulocopia-de-diseno-sin-titulo