ABUZTUAN IZANGO DEN FAMILIA ATSEDENERAKO ZERBITZURAKO IZEN-EMATE EPEA IREKITA DAGO
Abuztuaren 1etik 25era egongo den Familia Atsedenerako zerbitzuaren aurreinskripzioen epea irekita dago.
Erroldatutako familientzako plaza eskaera maiatzaren 22tik ekainaren 4ra bitartean egin daiteke Eguesibarko Udalaren webguneko formularioaren bidez: HEMEN
1-6 urte bitarteko adingabeentzat zaintza eta arreta ludikoan oinarrituta dagoen zerbitzua da. Abuztuan zehar zerbitzua erabili nahi diren orduak, egunak eta asteak aukeratu daitezke. Prezioa 2 €/orduko: gutxienez 2 ordu eguneko, gehienez 50 ordu hilean.
Informazio gehiagorako: Izen-emate fitxan, FAZera deituz edo joanez (Urbasa kalea, 129, Sarriguren) 948 165651 caf@egues.es