EUSKARAZKO HIRI-TAILERRETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO

 Hemen: Berriak, Euskara, Izen-emateak

Hiri-tailerrak goizeko ordutegian izanen dira (8:30-14:30), Sarrigurengo ikastetxe publikoetan, udako oporren hasieran eta amaieran, Dindaia Fundazioak gidatuta.

Helburua, D eta A ereduko haurrei euskaraz gozatzeko aukera ematea da, ingurune ludiko, atsegin eta dibertigarrian, betiere hizkuntza erabiltzeko ohiturak sendotzeko.

20 plaza eskainiko dira Hnas. Úriz Pi I.P.an (A eredua) eta 40 plaza Joakin Lizarraga I.P.an (D eredua), ekainean zein irailean.

 

IZEN-EMATEAK, DATAK ETA PREZIOAK

Izen-emateak maiatzaren 29tik ekainaren 7ra egin beharko dira.

 

  1. txanda, HEMEN:

– Ekainak 21-30. Prezioak: 68€ erroldatuak. 137€ ez-erroldatuak.

 

  1. txanda, HEMEN:

– Abuztuak 31 – irailak 6. Prezioak: 43€ erroldatuak. 86€ ez-erroldatuak.

 

  • Tarifa hobaridunak ezarriko dira.
  • Eredu bakoitzeko bi txandetan eman daiteke izena.

 

Ezinbestekoa izango da ES45 2100 5323 4422 0006 3553 (Caixa) kontu zenbakian egindako ordainagiria eranstea, HIRI-TAILERRAK_izen-abizenak_ txanda(k) adieraziz.

Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, ekainaren 9an zozketa eginen da erroldatuen izen-emateen artean.

2.txandako taldeei dagokionez, plaza libreak geratzen badira, izena emateko beste epe bat irekiko da uztailaren 31tik abuztuaren 4ra bitarte. Izena emateko bigarren epean plaza baino eskatzaile gehiago badaude, zozketa egingo da.

 

PLAZEN ESLEIPENA

Plaza lortu dutenei abisatuko zaie. Izena eman duen pertsonak plazarik lortzen ez badu (zozketa egin delako edo aukeratutako taldea ateratzen ez delako), ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.

 

ARAUDIA

Nahitaezko Kuota itzuliko da: parte-hartzaileak bere borondatez uko eginez gero, Udaleko erregistroan idatziz, ekainaren 12a baino lehen (lehen txandarako) edo abuztuaren 11a baino lehen (bigarren txandarako). Kasu horretan, %15 kobratuko da kudeaketa-gastu gisa. Deuseztapena ez bada ezarritako epean egiten, ez da inolako itzulketarik egingo, ezinbesteko arrazoia ez bada; kasu horretan, arloak aztertuko du eskaera, eta aurkeztutako dokumentazioaren arabera onartu edo ukatu ahal izango da.

 

copia-de-diseno-sin-titulocopia-de-diseno-sin-titulo