Oraindik plazak geratzen dira “Haurrak izan nahi dutena izanen dira: berdintasunean hezten ipuinen bidez” tailerrean
CAFek 3 eta 9 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei eta hezkuntzako profesionalei zuzendutako tailerra emango du berriro. Bertan ipuinek balioen transmisioan eta ipuinek adimen emozionalaren garapenean duten balioaz hitz egingo da. Berdintasuna landuko da, haurraren garapen-etapa bakoitzarekin bat datozen ipuinen aukeraketa baten bidez.
Kasu honetan, bi tailer egingo dira, bata gaztelaniaz, urriaren 18an eta 25ean, 16: 45etik 19: 00etara, eta bestea euskaraz, azaroaren 8an eta 15ean, ordutegi berarekin.
Tailer hori Ipuinen Magia gizarte-langile Nerea Zubeldiak emango du.
Jarduerak 1 eta 10 urte bitarteko umeentzako familia-atseden zerbitzua barne hartzen du. Beraz, behar bezala funtziona dezan, izen-ematea ahalik eta lasterren egitea eskatzen da hemen clik eginez.
Informazio gehiago CAFera deituz: 948 16 56 51 edo caf-faz@egues.es helbide elektronikoan