Gabonetako eskolaz kanpoko aldirako kontziliazio-laguntzak jaso daitezke dagoeneko
Ibarreko familiei 2023ko oporraldiko eskolarik gabeko aldiei ahalik eta ondoen aurre egiten laguntzeko asmoz, 2023ko lana eta familia bateragarri egiteko aparteko laguntzak argitaratu ziren martxoan. Aurten laguntza jasotzeko azken aldia Gabonetakoa da, abenduaren 26tik 29ra. Horretarako, 2024ko urtarrilaren 7a baino lehen aurkeztu beharko da eskabidea.
Oinarri horien xedea da Eguesibarren erroldatuta dauden eta adingabeak ardurapean dituzten familiei, 2011tik aurrera jaio zirenei eta 2023an eskolaz kanpoko aldietan kontziliazio-baliabideak erabiltzen dituztenei, banakako ebaluazio-erregimenean ezohiko laguntzak emateko prozedura juridikoa arautzea.
Diruz lagun daitezkeen ekintzak honako hauek izan daitezke: haurtzaindegietan, etxe lagunetan, kanpalekuetan eta aisialdiko eta denbora libreko jardueretan izena ematea (betiere jarduera horiek aldez aurretik diruz lagundu ez badira eta egunean 3 ordu baino gehiago irauten badute). Deialdi honetan, halaber, diruz lagun daitezkeen ekintzen artean sartzen da zaintzaile baten gizarte-segurantza ordaintzea.
Laguntza 150 €-koa izango da gehienez (laguntza lortzeko aldi bakar batean edo batzuetan), eta familia bakoitzeko justifikatutako gastuaren % 70ekoa gehienez, kontziliazio-baliabideetako gastuei ekonomikoki laguntzeko, betiere horretarako bideratutako partidarekin estal badaiteke.