Bonotaxi 2024

 Hemen: Berriak

Garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako bono-taxi txartel bidezko banakako laguntzak eskatzeko epea irekitzen da, 2024 urtea.

Dokumentu eta informazio guztia zabaltzeko KLIK HEMEN

ESKAERAK
Lekua: Aurrez aurre Eguesibarko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren Erregistroan edo modu elektronikoen bidez.

Epea: 2024ko urtarrilaren 5etik Aurrera.


ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Udalaren eskabidea beteta.
NANaren fotokopia.

Desgaitasunaren ziurtagiri ofizialaren fotokopia, garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunaren balorazioa jasotzen duena.

Indarrean dagoen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena edo ogasunaren ziurtagiria.

3. puntuko c) eta d) idatzzatietan jasotako baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

Hala badagokio, enpresaren, irakaskuntza arautuko zentroaren, eguneko zentroaren edo antzeko beste edozein baliabideren ziurtagiria, zerbitzuaren enplegatu, ikasle edo erabiltzaile gisa dagoen egoera eta garraio egokiturik ez dagoela jasotzen duena.

Salbuespenezko egoera gisa baloratzeko beste edozein agiri.