Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna Zientzian
Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 izendatu zuen Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna Zientzian, emakumeek komunitate zientifikoan eta teknologian duten funtsezko zeregina aitortzeko. Datuen arabera, graduko ikasketetan matrikulatutako ikasleen erdia baino gehiago emakumeak badira ere, ikasleek ordezkaritza txikia dute ingeniaritzan eta arkitekturan, besteak beste. Horrela, Eguesibarreko Udaletik, egun hau ikusarazi eta babestu nahi dugu, eta STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) bokazioak sustatzeko lanean jarraitu, emakumeak eta neskak zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren parte aktibo izan daitezen, sarbide- eta partaidetza-berdintasunean.