Aniztasunaren aldarrikapena LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean

 Hemen: Berdintasuna, Berriak
1969ko ekainaren 28an Stonewall-eko (New York) istiluak izan ziren, gaur egun LGTBI+ harrotasuna bezala ezagutzen dugunaren hazia. Geroztik urrats garrantzitsuak egin dira LGTBI+ pertsonen eskubideak aitortzeko, ez soilik nazioartean eta Estatu espainiarrean, baita Nafarroan ere, aitzindaria izan baita LGTBI+ arloko legeak onartzen, hala nola 12/2009 Foru Legea, azaroaren 19koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa, eta 8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerakoa.
ㅤㅤㅤㅤ
Aurten Nafarroako Gobernuak aukeratu duen leloa “Aniztasunaren harrotasuna!” da, aniztasunaren balioa aldarrikatzeko. Gainera, pertsona guztiek beren gorputzari eta nortasunari buruz izateko eta erabakitzeko duten eskubidea defendatzen du, ezarritako muga eta kategorietatik harago.
ㅤㅤㅤㅤ
Egun hori dela eta, Eguesibarreko Udalak adierazpen instituzional bat onartu zuen joan den asteazkenean osoko bilkuran, eta pinua piztu du ostadar banderaren koloreekin. Halaber, Ibarreko LGTBI+ programazioa koordinatzen jarraitzen du.