LARUNBAT-ERO

 Hemen: Berriak, Izen-emateak

LARUNBAT-ERO

Eskola eremutik kanpo haurren artean euskararen erabilera sustatzen duen jarduera da, harreman-dinamika eta jolas dibertigarriak garatzen dituena. Programa hau bi begiralek zuzenduko dute, eta 24 haur izango ditu gehienez. Hamabost egunez behin egingo da, larunbat arratsaldeetan, urriaren 26an lehenengo eguna izanen da.

Eguna: larunbatak txandaka

Lehenengo eguna: urriak 26

Saioen datak: urriak 26, azaroak 9 eta 23, abenduak 14, urtarrilak 11 eta 25, otsailak 8 eta 22, martxoak 8 eta 22, apirilak 12 eta 26, maiatzak 10 eta 24.

Ordutegia: 16:30-18:30

Tokia: Oihanburu Aretoa (Errege Bardea, 76. zk.)

Adina: D ereduko Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara doazen umeentzat, gehienez 24 plaza

Izena eman irailaren 17tik 30era

Tarifak: Erroldatuak: 58,50 €

   Erroldatu gabeak: 73,10 €

Izen ematea: https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=8202