Urtero, azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, 2024ko azaroaren 18tik 23ra Eguesibarko Haurtzaro eta Nerabezaroaen Astearen VI. edizioa antolatu da. Eguesibarko Haurtzaro eta Nerabezaroaren Sareak programazio berezia egituratu du haurrek eta nerabeek, baita haien familiek ere, gozatzeko aukera izan dezaten, Haurtzaro eta Nerabezaroaren eskubideak aldarrikatzeko eta ikusarazteko modu bat baita.