2023ko jaiotzen ongietorri-ekitaldia
Eguesibarko Udaletik gure herria bizileku gisa aukeratu duzuen guztiei ongietorria eman nahi dizuegu eta Haurren eta Nerabeen VI. Astearen ekitaldietan parte hartzera gonbidatu.
Edizio honek “haurren eta nerabeen hezkuntza eskubidea” balioan jarri nahi du eta 2023ko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Bailaran jaiotako haur guztiei omenaldi berezia eskaini nahi die.
Hori dela eta, Eguesibarko Udalak, bere korporazio osoaren izenean, gure Bailaran jaiotako bizilagun berriak aurkezteko ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaituzte, ohorezko zapi gorriaren jartze tradizionalaren bidez. Udalak erroldatutako familia guztiei gutuna bidali die.
Ekitaldia 2024ko azaroaren 20an, asteazkenez, arratsaldeko 17:00etan izango da, Eguesibarko Osoko Bilkuren Aretoan.
Parte hartzeko ezinbestekoa da 012 telefonoaren bidez izena ematea, azaroaren 15eko 15:00ak baino lehen.