PUNTU BELTZEN MAPA
Pasa den azaroaren 19an aurkeztu zen Eguesibarko Puntu Beltzen Mapa. Aurkezpen hau urtebete baino gehiagoko lanaren ondoren dator, non haraneko ia herri guztietako eta adin guztietako emakumeek parte hartu duten. Sarriguren BHIk eta FAZeko Heldutasun Aktiboko Zerbitzuak ere parte hartu dute.
Puntu beltzen mapak, puntu kritikoen mapa edo puntu ez-seguruen mapa ere deituak, emakumeen esperientziak eta espazio publikoen erabileran dituzten segurtasun beharrak agerian uztea dute helburu. Beti ere, kontuan izaten puntu hauek, nahiz eta asko errepikatu, pertsona batetik bestera alda daitezkeela, eta azken helburua horietaz jabetzea eta bailara seguruagoa lortzea dela, eta, beraz, guztiontzat hobea. Proiektua Eguesibarko Udalaren Berdintasun Arloak eta dLav erakundeak, Nafarroako Gobernuko Berdintasunerako Institutuak diruz lagunta, egin dute.