Lehendakaria: Sergio Pablo Hernández Nicuesa
676 78 39 37
Biztanleria: 23 pertsonak (a 31-03-2017), 11 gizonak eta 12 emakumeak

Eguesibarren hego-ekialdean dago Azpa. Ibarreko azken herria da, eta bertara iristeko 150 errepide nazionala hartu behar da.

Herri txikia izanagatik ere (27 biztanle daude erroldatuta), interes handikoa da; izan ere, zonalde bereko beste kontzeju batzuen kasuan bezala, antzina jaurerri bat izan zen eta oraindik ere horren aztarnak ikus daitezke herrian.

Besteak beste, Azpako bizkonde eta Fontellaseko markesaren jauregia dago herrian. Haren familiak Amaiurko gudu famatuan parte hartu zuen, Gaztelako tropek nafar monarkiaren azken defendatzaileak garaitu zituzten guduan hain zuzen.

Gaur egun, arku-tiroa praktikatzeko zelai bat ere badago Azpan, galsoroz eta zereal-soroz osatutako paraje eder baten erdian.

Azpako parrokiako margolan barroko bat da herriko intereseko beste guneetako bat, XVII. mendekoa. Margolanak San Martin irudikatzen du, bere kapa apurtzen, San Joan Ebanjelaria eta San Joan Batailatzailea alboetan dituela. Hirurak garai hartako arropekin jantzita ageri dira.

Azpako jaiak San Martinen omenez ospatzen dira, eta, berez azaroaren 11n diren arren, ekainaren bigarren asteburuan ospatu ohi dira.

Donejakue bidearekin duen gertutasuna dela eta, Azpak, inguruko beste hainbat herrik bezala, nolabaiteko lotura du Felicia izeneko Akitaniako printzesa baten inguruko kondairarekin: Pirinioez bestaldeko printzesa hau, fedeak erakarrita, Donejakuera joan zen erromes, eta bidean Eguesibarren gelditu eta bertan ezkutatu zen. Tradizioak dio zorigaitzez anaiak aurkitu eta gorrotoz beterik Felicia hil egin zuela. Hala ere, zoritxar horrek onik ere ekarri zion herriari: diotenez, Feliciaren hilkutxa zeraman astoa eteten zen leku bakoitzean iturri bat sortzen baitzen. Horixe da Azpako tradizioaren arabera herriaren kanpoaldean dagoen iturri baten jatorria, San Iturrirena hain zuzen.

(Iturria: Azpako Kontzejuko presidentea, Enciclopedia de Navarra eta Eguesibarreko Udal Plana).

Erlazionatutako