Lehendakaria: Román Esain Equiza
636 37 06 44
Biztanleria: 42 pertsonak (31-03-2017), 21 gizonak eta 21 emakumeak

Elkano eta Egulbati artean dago Sagaseta, Iruñetik 10 kilometrora eta 150 nazionaleko bidegurutzetik bi kilometrora edo. Kontzejuak 2,74 km²-ko azalera du, eta horietatik 93 hektarea herri-lurrak dira.

Herriaren inguruko paisaia Eguesibarreko ipar-ekialdeko ibar txikietako paisaia tipikoa da: zereal-soroak hedatzen dira herrigune inguruko mendietan zehar; hain zuzen ere baso horiek baso zurgaiz hornitzen dute kontzejua.

Sagasetako eliza XIII. mendekoa da, eta Santa Engraziari eskainia dago. Bere kokalekua dela eta, leku garai batean dago, herri guztia du ikusmenean eta bertan gordetzen duen elementurik baliotsuena erretaula nagusia da, maisu ugariren margolanak biltzen baititu. Maisu horien artean aipagarriena Juan de Landa dugu; 1595etik aurrera hasi zen erretaulan lan egiten (ordukoak baitira artistari egindako ordainketen agiriak). Sagasetako jaiak Santa Engraziaren omenez ospatzen dira apirilaren 16an berez (baina abuztuko lehen asteburuan egin ohi dituzte).

Historikoki errege-jaurerri izan zen. Sagaseta herriaren aipamena jaso duen dokumenturik zaharrena 1280koa da, garai hartan jaurerriak Nafarroako koroari ordaindu beharreko zergen ingurukoa. 1468an Leonor printzesak bere idazkari Juan Lopez de Isabari eman zizkion errenta guztiak, aurretik Leireko monasterioa (1099) eta Orreagako Andre Mariak onibarrak hartuak baitzituzten bertan.

Inguruko beste kontzeju batzuen kasuan bezala, ibarreko diputatua eta errejidoreak gobernatu zuten Sagaseta (azken hau bertako biztanleek aukeratua). 1835-1845 urteetako erreformen ondoren, egoera hori aldatu eta erregimen orokorrean sartu zen. Hala ere, oraindik ere 1847an Sagasetako herritarrek beren apaiza aurkezteko eskubidea zuten. Garai beretsuan eskola-adineko haur guztiak Egueseko eskolara joan beharra zuten.

(Iturria: Sagasetako Kontzejuko presidentea, Enciclopedia de Navarra eta Eguesibarreko Udal Plana).

Erlazionatutako