Familiendako Orientabidea “krisian”, tentsioan edo gatazkan dauden familiei laguntza eta babesa emateko zerbitzua da. Aldaketak datozenean gertatzen dira egoera zail horietako asko edota etapa batetik beste batera pasatzean: adibidez, lehen seme-alaba jaiotzean, nerabezarora iristean, bikotea haustean, etab.

Zerbitzuaren bidez, familiari laguntza eman nahi zaio bere trebeziak indartuz, alde positiboa bultzatuz eta tresna berriak emanez, familiaren egoera eta giroa hobetzeko.

NORENTZAT DA?

Familiendako Orientabide Zerbitzua Eguesibarko familia guztientzat da; batez ere, 18 urtetik beheko seme-alabak edo mendekoak dituztenentzat, honako egoera hauetako batean laguntza behar badute:

  • Bikote krisia.
  • Zailtasunak seme-alabei hezkuntza-jarraibideak aplikatzerakoan.
  • Familia hausten denean edo familia berriak sortzen direnean.
  • Belaunaldien arteko gatazkak edota anaia-arreben artekoak, etab
caf-1-egues

Nola funtzionatzen du zerbitzuak?

Behin zerbitzuan sartutakoan, pertsonari elkarrizketa bat eginen zaio diagnosi bat taxutzeko, egoeraren zailtasuna zertan datzan jakite aldera. Hortik aitzina, familiak familia-terapeuta baten laguntza jasoko du, eta, terapeuta, hainbat saiotan, tresnak jarriko ditu pertsonaren eskura egoera hobetu nahian.

ZERE EGIN BEHAR DA ZERBITZU HAU ERABILTZEKO?

Interesdunek hainbat bide dituzte eskura zerbitzua eskatzeko:

  • Kezkagarri zaien egoera Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileari azalduz (948 331650).
  • Egoera horren berri emanez inguruko beste profesional batzuei: sendagile, pediatra, tutore, eskola-orientatzaile eta abarri.
  • Zuzenean FAZera joanez edo deituz (948 165651).

Ondoren, profesionalek azalduko dute zer pauso eman behar diren FAZeko Familiendako Orientabide Zerbitzuaren arreta eta laguntza jasotzeko. Prozesu osoa konfidentzialtasun osoz eginen da eta datu pertsonalak babestuko dira.