Sarrigurengo ikastetxeei zuzendua dago.

Orain arte, programa 2016/17 eta 2017/18  ikasturteetan egin da, Joakin Lizarraga eta Hermanas Úriz Pi ikastetxe publikoetan.

Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako ikasleek, familiek eta irakasleek parte hartu dute.

Otsailetik aurrera, 2018/2019 ikasturteko programa jarriko da abian.

HELBURUAK

Eguesibarko “Educación en igualdad //Bedintasunean hezten” Prestakuntza Programaren bidez, udalerriko ikastetxe publikoetako hezkuntza erkidegoa (ikasleak, irakasleak eta familiak) gizonen eta emakumeen arteko berdintasun printzipioan sentsibilizatu nahi dugu. Halaber, printzipio horrekin bat, lana bultzatu nahi da genero-berdintasunean oinarrituriko harreman ereduak sustatuz neska eta mutilentzat; beraz, emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartuz.

Hona hemen programaren helburu zehatzak:

  • Sexoa-generoa sistema ezagutzea eta hartaz hausnartzea.
  • Berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarrituriko pertsonen arteko harremanak
  • Autoestimua berdintasunaren eta autoezagutzaren bidez sendotzea.
  • Bakoitzaren eta denon artekokonpromisoa bultzatzea emakumeen aurkako indarkeria nahiz sexuan oinarrituriko bazterkeria desagerrarazteko.
  • Zainketa lanen gaineko sentsibilizazioa egitea, eta balio onuragarri eta positibo gisa unibertsalizatzea.
  • Genero-aginduei buruzko gogoeta egitea, hala nola irudiaz, estereotipoez eta rolez, gure lanbidea, gure aisia zaletasunak, etab. Aukeratzerakoan.
  • Feminismoak berdintasunaren aldeko borrokan eta emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko izan dituen lorpenak agerraraztea.
igualdad5-egues

EDUKIAK

  • Sexu-genero sistema.
  • Berdintasuna eta bazterkeria.
  • Autoestimua eta autozainketak.
  • Erantzunkidetasuna eta zainketen unibertsalizazioa.
  • Ikasketak eta lanbideak aukeratzea sexu-joerarik gabe.
  • Feminismoa eta berdintasuna.

PROGRAMA DISEINATU ETA GAUZATZEA

Programan saio hauek eginen dira ikastetxeetan:

  • 8 saio LHko 4. eta 6. mailako ikasleekin.
  • 2 saio ikastetxeko klaustroarekin.
  • 2 saio 4. eta 6. mailako irakasle tutoreekin, baina aipatu ikasmailetan eskolak ematen dituzten gainerako irakasleendako zabalik.
  • Saio bat 4. eta 6. mailako ikasleen senitartekoekin.

Saioez gain, koordinazio bilerak eginen dira ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin programa planifikatu, haren jarraipena egin eta ebaluatzeko.